XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beraz: Socrates hilkorra da.
Horra hor oso silogismo famatua, nolabait Socrates-en hilkortasuna frogatzen duena.
Zertaz ohartzen gara silogismo bat ikustean?.
a) Arrazonamendu bat dela; zeren eta datu ezagun batzuetatik ezezaguna den ondorio bat atera nahi bait da.
b) Hiru enuntziatu erabiltzen direla: Socrates gizona da / Gizon guztiak hilkorrak dira / Socrates hilkorra da enuntziatua proposamendu bat da, baina bakarrik SUBJEKTU, ADITZ eta PREDIKU elementuz osatua Socrates SUBJEKTUA / gizona PREDIKUA / da ADITZA SUBJEKTUARI eta PREDIKUARI enuntziatuaren terminoak esaten zaie.
Lehenengo bi enuntziatuek PREMISA izena hartzen dute, eta hirugarrenak ONDORIOA.
c) Hiru Termino azaltzen direla: Socrates, gizona eta hilkorra dira azaltzen diren terminoak.
Lehenengo terminoa (A): Lehenengo premisan eta ondorioan azaltzen dena A = Socrates.
Erdiko terminoa (B): Lehenengo eta bigarren premisan azaltzen da baina ondorioan ez B = gizona.
Bigarren terminoa (C): bigarren premisan eta ondorioan azaltzen dena C = hilkorra.
Erdiko terminoa galdu egiten da silogismoan eta ondorioan lehenengoa eta bigarrena azaltzen dira.